GUREAN GAUR

Ibai Fernandez, Noticias: "Eskakizun historikoa da Ezkabako gotorlekua memoria gune bilakatzea"

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek lantalde bat sortu dute Ezkabako gotorlekua oroimen-leku bihurtzeko. Kartzela frankista zaharraren erreformak ordea, bi erronka nagusi ditu. Alde batetik, diru kontua, Nafarroako Gobernuaren kalkuluen arabera, 35.000 miloi euroko inbertsioa beharko luke, zeinek jarriko du diru hori?

Horretaz gain, Espainiako Defentsa Ministerioa da egungo titularra, eta Foru Gobernuari transferitu beharko lioke gotorlekuaren titulartasuna. Ibai Fernandez, Diario de Noticiaseko kazetariak, egungo tramitazio egoeraren inguruko xehetasunen berri eman du Hamaika Telebistako "Gure Begiz" atalean.