GUREAN GAUR

Igandean jokatuko da Behobia-Donostia herri lasterketa, ia 30.000 lagunek eman dute izena

Behobia-Donostia lasterketaren 57. ekitaldia jendetsua izango da aurten, 29.732 lagunen eman dute izena. “Gozatu” da aurtengo leloa. Iaz baino ia lau mila pertsona gehiagok hartuko dute parte, koronabirusaren pandemian jokatutako lehen ekitaldia izan zen, eta horrek eragin izan zuen jende gutxiagok izen eman zezan.

Gizonezkoak dira gehienak berriro, %71,19. Halere, inoiz baino emakume gehiagok eman dute izena, eta antolatzaileak “oso pozik” agertu dira, haien helburua emakumeen eta gizonen arteko paritatea lortzea delako. Euskal Herritik kanpokoak dira parte hartzaile gehienak.

Lasterketaren ibilbidea azken urteetako bera da: hogei kilometro ditu; Behobian hasiko da, eta Donostiako Bulebarrean amaituko da.