GUREAN GAUR

Akizen epaitu dituzte burdinbidea okupatu zuten bederatzi bakegile

Uztailaren 23an Akizen trenbidea blokeatu zuten bederatzi herritar epaitu dituzte, ostegunean, Akizeko auzitegian. Ipar Euskal Herriko errepide sarea blokeatu zuten, Jakes Esnal eta Ion Parot euskal presoak baldintzapean aske utz zitzatela eskatzeko, eta Frantziako Gobernua gatazkaren konponbide prozesuan urratsak egitera bultzatzeko.

Goizean, 150 bat lagun hurbildu dira Akizeko auzitegira bakegileei sostengua ematera. SNCF tren konpainiak, atarikoan, 168.000 euroko diru zama galdegin du euskal herritar horientzat. Anne Kayannakis prokuradorea, berriz, 1.500 euroko isuna eskatu du akusatuentzat zerbitzua blokeatzeagatik.

Defentsako abokatuek berriz, auzipetuen absoluzioa eskatu dute. Ekintzaren esparru gisa, 'premia-egoera' azpimarratu dute. Hiru orduko saioaren ondoren, urtarrilaren 26an ezagutuko da epaia.