Roberto Uriarte Elkarrekin Podemoseko diputatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. ‘Soilik baietz da baietz’ legea izan du hizpide, eta nabarmendu du “garrantzitsuena” dela bere oinarria ez aldatzea. Era berean, gehitu du “aurrerakuntza feministak” dituzten legeak ez direla inoiz arazorik gabe onartzen.
Aita Mari itsasontziaren aurkako kausa artxibatu egingo dela dio, ez dagoelako bere aurkako neurririk hartzeko mamirik.
Espainiako egoera ekonomikoaz mintzatu da, eta azpimarratu du Europako beste herrialde batzuen egoera ikusita, Espainiako egoera ez dela hain txarra. Hala ere, gehitu du Gobernuak neurriak hartu behar dituela horrelako egoera batean enpresek etekinak pilatu ez ditzaten.
‘Leopard2’ tankeek bidaltzeak “efektu propagandistikoa” duela adierazi du, eta gehitu du “lehentasunezkoa” dela gerrak jarraitu ez dezan konponbide bat bilatzen saiatzea.
Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdiaz galdetuta, nabarmendu du “ahal izan duten guztia” egin dutela Pablo defendatzeko, eta lanean jarraituko dutela bere askatasuna lortu arte.
Mozal Legearen erreforma izan du hizpide, eta nabarmendu du beren taldea saiatuko dela ahalik eta legerik aurrerakoiena egiten, eta pertsonen eskubideak ahalik eta gehien babesten. Pentsioen erreforma ere izan du hizpide, eta azpimarratu du Escriva ministroa ez dela gai izan eragile sozialekin eta sindikatuekin bildu eta irtenbide bat bilatzeko, ezta lege honek Kongresuan behar duen gehiengoa lortzeko ere: “Argi dago lege honek ezin duela azken momentuko boto baten edo bi botoren zain gelditu; lege honek gehiengoa behar du, eta Gobernua babesten duten taldeen babesa behar du”. Era berean, “Ezinbestekotzat” jo du Zigor Kodean aldaketa egitea, ez delako “normala” XXI. Mendean sedizio delitua egotea.
Elkarrizketa osorik, hamaika.eus-en.