GUREAN GAUR

Leire Estevez, Eskubide Sozialen Karta: “Kalean bizi direnen egoera izebergaren punta da”

Pasa den astean, 70 urteko gizonezko bat hilik agertu zen Bilbon, bere etxolan sute bat piztu ondoren. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Eskubide Sozialen Kartak eta AZET Etxebizitza Sindikatuak.
Leire Estevez Eskubide Sozialen Kartako elkartearen esanetan, kalean bizi direnen egoera “izebergaren punta” besterik ez da: “Sistema kapitalistak prekarietate egoera honetan prekarioen daudenak behar ditu aberastasuna pilatzen jarraitzeko”. Era berean, salatu du ehunka pertsona ari direla kalean bizitzen Euskal Herrian, eta nabarmendu du baliabideak behar direla horri erantzuna emateko.