GUREAN GAUR

Idoia Mujika, Emakumeak Zientzian: "Oso garrantzitsua da guretzat sare bat sortu izana"

Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Eguna ospatzen da eta otsailaren 8tik 17ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2023 ekimenaren jarduerak. 50 ekintza eta sorpresa baino gehiagoko programa zabala diseinatu dute. Hainbat zentro berri gehitu direnez proiektura, era askotako ikerketa-eremuak jorratuko dira, "zientzia bada nesken kontua" mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko. Gainera, edizio honetan, Bizkaiko erakundeen parte-hartzeari esker, eremu geografikoa zabaldu da eta ekintzak Gipuzkoan eta Bizkaian egingo dira, hiriburuetan batez ere.