GUREAN GAUR

Igandean X. Elkartasun ipar martxa egingo da Donostian, Aspanogik antolatuta

Adin guztietako pertsonek egin dezakete, ez da kirolaria izan behar. Elkartasuneko martxa hau ez da lasterketa bat, bi bastoien laguntzarekin edo bastoirik gabe ibilbidea egitea izango da, Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna dela eta. Parte hartu nahi baduzu zoaz herrikrosa.eus webgunera edota egunean bertan izena eman dezakezu.