GUREAN GAUR

Martxoaren 3an abiatuko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria

2020 bukaeran Plateruena kudeatzen zuen kooperatibak berau desegitea erabaki ondoren, eta azken hilabeteetan gogoeta zein zehaztapen prozesu batzuen ostean, ostiral honetan, martxoaren 3an, hasiko du Plateruena Kultur Aterpeak bere ibilbide berria. ‘Piztu Argiak!’ ekitaldiarekin.

Leire Vargas idazle durangarrak gidatuko duen saioan, besteak beste, Anari Alberdi musikariak, Peru Magdalena idazleak egingo duen kolaborazioaz edota Ødei Barroso Iparraldeko rap abeslariaren eta Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarraren arteko kolaborazioaz gozatu ahalko da. Horietaz gain, Durangoko Mockers musika taldeak, Garazi Abraldes dantzariak edota Durangoko Bertso Eskolako zein Bartolome Ertzilla Musika Eskolako ikasleek parte hartuko dute, beste hainbat sorpresarekin.