GUREAN GAUR

Ion Telleria: "Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugako egoerak hauspo luzeko lanketa merezi du"

Ion Telleria Naiz irratiako kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Bideak proiektua aitzaki hartuta. MediaBask hedabidearekin elkarlanean egindako proiektua da. Telleriaren esanetan, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan, azken urteetan sortu den egoerak hauspo luzeko lanketa merezi zuela iritzita sortu dute proiektu hori.

Telleriak nabarmendu du migrazio mugimenduei Europatik ematen zaien erantzunak auzolotsa eragiten digula askotan, baina Telleriak nabarmendu du bide horretan Euskal Herria ere “oztopo” garrantzitsua bihurtu dela, eta Euskal Herrian bertan ere “barne muga” bat sortu dela. Hori horrela, migratzaileen beraien bizipenak entzutea izan da proiektuaren helburuetako bat, eta terreno lan handia egin dute.

Goizeder Taberna MediaBask hedabideko kideak nabarmendu du denbora bat behar izan dela kontzientzia hartze batentzat, eremu batzuetan behintzat. Bere hitzetan, hasiera batean, herritarrak izan ziren elkartu eta egoerari erantzun ziotenak; kontzientzia areagotu den heinean, ordea, adierazi du erakundeetako ordezkariek ere neurriak hartu dituztela egoerari aurre egiteko.

Hala ere, Telleriak adierazi du Irungo Harrera Sareko kideen ahotan “inpotentzia” ikusi dutela tokiko instituzioekiko, badituztelako harrera hori egiteko bideak, eta ez dutelako beren eskuetan dagoen guztia egiten egoera onbideratzeko. Era berean, Telleriak gehitu du migratzaileekin elkartasunez lanean ari diren aurkako azken operazioan aldaketak ikusi direla Poliziaren jokatzeko eran, eta aurreratu du Irungo eta Hendaiako alkateek aurreratu dietela tela itxita dauden mugak ireki egongo direla, baina polizien brigada misto batzuk sortuta: “Apirilean ikusi ahal izango ditugu orain itxi diren pasabideak irekita, baina irekiko dituzte zurientzat, beltzentzat behar bezala itxita daudenean; pasabideak normalizatuko dira bertakoentzat, eta zailtzen jarraituko dute beste batzuentzat”. Horrez gain, Telleriak gehitu du salbuespenezko legedia batekin Europak ahuldu egin duela asilo eskubidearen gauzapena, eta migrazio politikak giza eskubideen neurgarri garrantzitsu bihurtu direla dio.

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.