GUREAN GAUR

Errekuntza eta energia enpresek kutsatzen dute gehienbat Euskal Herrian

Hainbat eta hainbat arazoren artean kutsadura dugu desafiatzaile. Baina zein da egoera une honetan? Zentratu gaitezen Euskal Herriko enpresetan eta horiek sortzen duten kutsaduran. Sektoreka aztertuz, errekuntza eta energia enpresak dira kutsatzaileenak. 2021ean esaterako, Europako PRTR erregistroaren arabera, gehien kutsatu zuen enpresa Muskizko Petronor findegia izan zen, 2 milioi tona CO2 isuri baitzuen.