GUREAN GAUR

Amets Martinez, Ikusgune: “Gorroto delituen ostean, jipoia dator”

Pasa den astean Gasteizen Kataluniako Homofobiaren aurkako Behatokiak eta Ikusgunek agerraldia egin zuten eta LGTBIfobiaren aurka elkarlanean jarraitzeko akordio bat sinatu dute. Dokumentu horren arabera, elkarri idatziz jakinaraziko dizkiete beren lurraldeetan arrazoi hauengatik gertatzen diren diskriminazioak: sexu orientazioagatik, genero identitateagatik eta genero adierazpenagatik. Gainera, biek konpromisoa hartu dute LGTBI kolektiboko kideen eskubideei buruzko lanak egiteko. Horren inguruan hitz egiteko, Amets Martinez, Ikusguneko kidea elkarrizketatu dugu.