GUREAN GAUR

Nekazariak larrituta daude udari begira, prezipitazio eskasiagatik

Ezin da esan Gipuzkoan eta Bizkaian lehortea dagoenik. Egoera, ordea, bestelakoa da barnealdeko lurraldeetan, Araban eta Nafarroan. Lehortea oso gogor jotzen ari da. Azken sei hilabeteetan batez bestekoa baino % 40 euri gutxiago egin du eta laborarien kezka handitzen ari da udari begira. Maiatzaren 4an Lehortearen Mahaia bilduko da Nafarroan. Ingurumen Sailak balorazioa egingo duela aurreikusten da eta, agian, neurriren bat iragarriko du.