GUREAN GAUR

#M1: borrokaren beharra aldarrikatzeko eta egoeraren erantzuleak seinalatzeko eguna

Maiatzaren Lehena langileak kolpatzen dituen egiturazko krisi betean helduko da. Izan ere, beharginen bizi kalitatea okertzen ari den bitartean, kapitalak irabaziak metatzen jarraitzen dituela salatu dute sindikatuek. Eta testuinguru horretan, Langileen nazioarteko egunean, kalera ateratzeko deia egin dute sindikatuek greba eta borrokaren garrantzia aldarrikatzeko eta bizi dugun dugun krisiaren erantzule diren patronal eta gobernuei seinalatzeko.