GUREAN GAUR

Gerra Zibileko hobi komun bat izan daitekeen hilobi bat aurkitu dute Zornotzako hilerrian

Zenbait pertsonaren hezurrak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian, ostiralean egindako zundaketa bati esker. Gogora Institutuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen Gerra Zibileko desagertuak bilatzeko programaren parte da egindako esku-hartzea.

1936ko gerrako hiru edo lau borrokalari izan daitezkeela uste da. Gudariak frontean hil zirela, eta ondoren han lurperatu zituztela. Hala ere, ikerketa atariko fasean dagoela azpimarratu du Gogorak.