GUREAN GAUR

Talde gorritxoak kopa irabazi ez arren, egin duten lan handiarekin harro

Zaleen batasuna eta jarrera eredugarriak izan direla azpimarratu dute. 24.000 zale gorritxo bildu ziren Sevillan. Txapeldunordeak etxean dira honezkero, Iruñean. Gaur egingo diete harrera, 17:00etan Iruñeko udaletxean, eta 18:00etan Nafarroako Gobernuaren egoitzan. Gorritxoek Europarako sailkatzeko borrokan jarraituko dute.