GUREAN GAUR

Maia Iribarne, ‘Bañolet’: “Hasieran 4 kapituluko websail bat izatea nahi genuen”

'Bañolet', Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi zuen websaila 50 minutuko bertsio berri batean ikusi ahal izan da zinemetan. Paxkal Irigoyenek eta Maia Iribarnek zuzendutako pelikula auzolanean eginda dago, Eiherelarreko biztanleen laguntzaz, eta sinbolismoz, errealismo magikoz eta surrealismoz beteriko iniziazio istorioa da. Maia Iribarnerekin hitz egin dugu filmaren estreinaldia eta izan duen harrerari buruz.