GUREAN GAUR

1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarriak berriro kaleak bete ditu

1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute ehundaka lagunek larunbatean, Euskal Herriko Pentsiodun Mugimenduak hegoaldeko lau hiriburuetan egindako manifestazioetan. Mugimenduak ohartarazi duenez, gutxieneko pentsioek igoera izango duten arren, igoera hori ez da nahikoa eta urrun gelditzen da 1.080 euroko eskaeratik.