GUREAN GAUR

Sugoi Etxarri, EHE: “Ofizialtasuna eskatzen dugu, euskararen lege berri bat"

Euskararen inguruko eztabaida politikoak bere horretan jarraitzen du. Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatzeko borrokan jarraitzen dute. Baluarte Plaza eta Gazteluko Plaza lotu ditu giza kateak euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko. EHEk hurrengo legealdia euskararen ofizialtasunarena izateko eskatu die alderdiei. Horren inguruan hitz egiteko Sugoi Etxarri Euskal Herrian Euskarazeko kidea elkarrizketatu dugu.