GUREAN GAUR

Ion Ansa, analista politikoa: "Gizartearen aldaketa bat erakusten dute hauteskunde emaitzek"

Ion Ansa analista politikoarekin hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu. Bere esanetan, EAJren kudeaketa moduari “emendakin handia” jarri zaio hauteskunde hauetan, eta gehitu du gizartea aldatzen ari direla. Hauteskunde emaitzak “izebergaren punta” direla dio, eta nabarmendu du EH Bilduren garaipena territoriala ere badela.

Ansak azpimarratu du hauteskunde honen emaitzak ziklo berri baten hasieraren erakusle baino, ziklo aldaketaren ondorioa dela: “Euskal gizartean sakoneko aldaketa gertatzen ari da, motela baino sakonekoa”.

Ansaren esanetan, PP euskal sistema politikoan sartu da, eta horrek “arazo handiak” sortzen dizkio, batez ere, EAJri. Zentzu horretan, Ansak zalantza du ea datorren hauteskunde zikloa ikusita, EAJrentzat zuhurra izango ote litzatekeen Mendoza ahaldun izateko aurkeztea. Era berean, gehitu du Elkarrekin Podemos espainiar begiradatik aritu dela politika egiten, eta adierazi du PSOEren ezkerretara dagoen espazioak indar handia galdu duela.

Espainiako gorteetarako hauteskundeak deitu izana ere izan du hizpide, eta Ansak ondorioztatu du Sanchezek bozkak lortzeko aukera ikusi du konfrontazioa baldin bada PSOE edo PP-VOX: “Hor dago jokoa". Hori horrela, nabarmendu du Pedro Sanchezen hauteskundeetako iragarpenak “zaildu” egiten duela Joseba Asiron Iruñeko alkatea izatea.

 

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.