GUREAN GAUR

Angel Elias: "Oinarrizko errenta ezinbestekoa da herritarren behar materialak bermatzeko"

Angel Elias Baldintzarik Gabeko Oinarrizko errentaren aldeko kolektiboko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, errenta hori da pertsona guztiek “bizitzeko behar duten gutxienekoa” izatea ahalbidetzen du. Adierazi du oinarrizko errenta ezartzeak errekurtsoak exijitzen dituela, eta aberastasuna beste modu batean banatzea dakarrela.

Eliasek salatu du Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu zutela Eusko Legebiltzarrean, baina EAJk eta PSE-EEk uko egin ziotela eztabaidatzeari. Nabarmendu du tresna hori martxan jartzea posible dela, baina dio zenbaiten “interesen kontrakoa” dela. Tresna horren abantailak nabarmendu ditu, eta horien artean azpimarratu du errenta horrekin pobrezia materiala “segituan” desagertuko litzatekeela.

Diru sarrerak bermatzeko errenta baino eraginkorragoa dela uste du; izan ere, salatu du errenta hori jasotzen dutenak pobrezia egoeran daudela iada, eta gaur egungo “lan merkatua babestea eta bermatzea” dakarrela adierazi du.

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.