GUREAN GAUR

Mobilizatzeko deia egin dute iganderako Barbadori eta Zelaiari elkartasuna adierazteko

Igandean agerraldi masibo bat antolatu dute Amurrion, eta mobilizazio gehiago izango direla aurreratu dute. Bost urtez luzatu den prozesu judizial baten ondoren, pasa den astean Espainiako Auzitegi Gorenak lau urteko espetxe zigorra ezarri zien Barbadori eta Zelaiari. Sententzia “noiz betearaziko duten zain” daudela azaldu du plataformak.

Ankerkeriari Stop plataformak adierazi du “ulergaitza” dela 2023. urtean “horrelako eraso bati” aurre egin behar izatea. Agerraldira gerturatzeko deia luzatu die plataformak Euskal Herri osoko norbanako eta eragile politiko, sindikal eta sozialei.