GUREAN GAUR

Foru gobernuak osatzerako orduan izango diren akordioen aurreikuspena

Hauteskunde emaitzak jada argituta, negoziaketei heltzen hasiko dira laster foru gobernuak osatzeko. Batzar nagusietara zein Nafarroako Parlamentura sartzeko, alderdiek gutxieneko boto kopuru bat eskuratu behar dute. Datuei erreparatuta, Araban eta Bizkaian EAJko kidea izango da ahaldun nagusia; PSEren babesarekin. Gipuzkoan PPk izango du giltza ahaldun nagusia aukeratzerakoan eta Nafarroan baliteke azken legealdiko akordioei eustea.