GUREAN GAUR

Jon Zabala, EHUko ikertzailea: "Korrikan parte hartzeak ondorio psikologiko positiboak ditu"

Jakina da Korrika euskaldunak aktibatzeko eta ahalduntzeko tresna bat dela, baina, orain, zientziak frogatu egin du hori. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Psikologia CCE ikerketa taldeak zientifikoki egiaztatu du Korrikan parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela gizarte ongizatean eta ahalduntze kolektiboan. Horren inguruan hitz egiteko Jon Zabala EHUko Gizarte Psikologia CCE ikertaldeko kidea izan dugu Hamaika Telebistan.