GUREAN GAUR

Espainiako Poliziak jaiegunak eskaini ditu Irunen atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera

Agiriak jasotzen duenez, etorkin bat atxilo hartzearen truke hiru jaiegun lortuko zituzten; bi atxilo hartuta, lau egun; eta hamar hartuta, bost. Hala, uztailaren 1etik aurrera Espainiako Poliziak “konpentsazio egunak” emango zizkien agenteei.

Agindua bertan behera utzi du Poliziaren EAEko buruzagitza nagusiak.