Frantziako Tourra hastear da. Zazpi euskal txirrindulari lehiatuko dira eta aurten etxetik hasiko dute lasterketa. Hirietan jada nabari da Tourraren isla, jendearen irrika, errepideetan gora-beherak, baina herri txikiagotara jotzen badugu, txirrindularitza zaleak ere asko dira. Gabirian izan gara Alex Aranburu txirrindulariaren familiarekin, eta azken prestaketekin dabiltzala kontatu digute. Urduri baina irrikaz daude.