Kutsadura areagotzen ari da munduan eta Nazio Batuen Erakundearen arabera, urtero zazpi milioi heriotza goiztiar eragiten ditu mundu osoan. Bada, Londresko King's Collegen kutsadurak osasun mentalean zenbaterainoko eragina duen ikertu dute. Diagnostikorik gabeko pertsonen artean osasun zerbitzuen beharra %27 igotzen da, eta dementzia dutenen artean, %38.