GUREAN GAUR

Navarra Sumak araudia hautsi zuen 2022ko sanferminetan

UPNk zer errana ematen jarraitzen du egun hauetan. Izan ere, Navarra Suma ziren garaian, hau da, UPN eta PP elkarrekin eskutik joan ziren garaian, araudia hautsi zuen iazko sanferminetan, Gaztelu Plazan eta Labriteko maldan paratu zituen 10 barratan. Orain, Nafarroako auzitegiak, EH Bilduren helegitea onartu du eta ebazpen irmoa eman du: araudia hautsi zuten barra horiek.