GUREAN GAUR

Eskola garraio zerbitzua berrezarri da

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Eusko Jaurlaritza eta eskola garraio zerbitzuko enpresak akordio batera iritsi dira. Bi aldeek erabaki dute elkarrizketari berriz ekitea eta proposamenak aztertzea eta hobekuntzak planteatzea. Gauzak horrela, Arabako eta Bizkaiko ikasleek berriz izango dute garraio zerbitzua; izan ere, aurreko ikasturtean eskaintzen zuten zerbitzu bera emango dute enpresek.