GUREAN GAUR

Iñigo Alonso, LAB: “Martxotik ez gara patronalarekin bildu”

Bizkaiko ostalaritzako langileek beste hiru greba egun deitu dituzte Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen “immobilismoari” aurre egiteko. Iñigo Alonso LAB sindikatuko kidearen esanetan, sindikatuek "sekulako pazientzia” izan dute elkartearekin pandemiaren ondorioez jakitun izanik, baina salatu du hilabete hauetan guztietan patronalak ez duela bere jarrera aldatu nahiz eta datuak 2019koak baino hobeak izan: “Iaz, 2019ko datuak gainditu egin ziren, pernoktazioak 2019an baino gehiago izan ziren, eta datuek diote ostalaritzako establezimentuek bere irabazi marjinak handitu egin dituztela”.
Salatu du martxotik ez direla bildu patronalarekin, eta nabarmendu du Gipuzkoako eta Arabako ostalaritzako elkarteek segituan erantzun zietela langileen eskaerei. Horrez gain, aldarrikatu du ostalaritzako langileek hitzarmen propioa behar dutela.