GUREAN GAUR

Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten ari dira

60 zumar botako dira eta herritarrak haserre azaldu dira. Bada, zuhaitzak moztearen aurka protesta egin du Stop Tala Deusto plataformak. Zuhaitzen mozketaren obrak hasiko zirela jakin zenetik, ostegunero protestak egin dituzte herritarrek, eta hala egingo dute ostegun honetan ere.