GUREAN GAUR

Zaintza eredu publikoa eta komunitarioa aldarrikatzeko grebara deitu du Mugimendu Feministak

Azaroaren 30eko greba orokorrerako deia egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Guztion bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintza eredu publiko eta komunitario berri bat eraikitzea aldarrikatu dute elkarretaratzeetan.