GUREAN GAUR

Pello Aranzabal, Ehun: “Etxe eskubidea bermatzeko irtenbidea euskal errepublika da”

Asteburu honetan bi eguneko kanpaldia egingo du Ehun mugimenduak Donostiako Sert plazan, etxe eskubidea aldarrikatzeko. Pello Aranzabal kidearen esanetan, Espainiako zein Frantziako estatuen “tentakuluak oso luzeak” dira, eta dio etxe eskubidea bermatzeko irtenbidea euskal errepublika dela: “Esparru ezberdinetan ikusten dugu ezin dugula estatu horien menpe jarraitu. Soluzio integralak behar ditugu, ze bestela ezingo gara aske izan eta aske bizi”.