GUREAN GAUR

Igeldo toki erakunde txiki bihur daiteke 2024ko martxoan

Gobernu Batzordeak erakunde hori sortzeko proiektua onartu du. Hori hala, dokumentua abenduko Osoko Bilkurara eramango dute, eta, ondoren, herri-galdeketa egingo dute Igeldon. Galdeketa hori ez da loteslea izango, baina bai "oso garrantzitsua" dokumentua berresteko. Azkenik, Aldundiak eman beharko dio proiektuari legezko eta ekonomiazko oniritzia, martxan jartzeko.