Donostiako Epaitegian Jaurlaritzako goi-kargudun bat ikertu gisa deklaratu ondoren, GurasSOSek Zubietako erraustegiaren funtzionamenduari buruzko eginbideak azkartzeko deia egin du. Izan ere plataformaren ustez, justiziaren atzerapen hori bateraezina da ingurumenaren defentsa eraginkorrarekin.