GUREAN GAUR

EHUko irakasleek urriaren 25eko sektore publikoaren grebarekin bat egingo dute

Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle eta ikertzaileek pasa den urriaren 11n egindako grebaren balorazio oso positiboa egin dute. Azaldu dutenez, 1.200 irakasle eta ikertzailek mobilizazioetan hartu zuten parte eta lanuztearen jarraipena %90ekoa izan zen. Neurri murriztaileak eta lan baldintza prekarioak salatu dituzte. Egoerari irtenbidea emateko Errektoreordetza eta Hezkuntza sailarekin biltzeko eskaera erregistratu dute. Urriaren 25ean Euskadiko sektore publikoan deitutako greba deialdiarekin bat egingo dutela iragarri dute, baita azaroaren 30erako deitutako greba feministarekin ere.