Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak onartu du etorkizuneko emisio txikiko eremua arautuko duen ordenantza proiektua. Ibilgailu "kutsatzaileek eta oso kutsatzaileek mugatuta" izango dute emisio txikiko eremuan sartzea, zirkulatzea eta aparkatzea.
Bilboko emisio txikiko eremua hiriaren erdialdea izango da. Lanegunetan soilik izango du eragina, 07:00etatik 20:00etara. Hori bai, sarbide eta zirkulazio murrizketak pixkanaka aktibatuko dira ordenantza indarrean sartzen denetik 2029. urtearen amaierara arte.
Bilboko airearen kalitatea eta osasun publikoa hobetzea du helburu proiektuak, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziaren esanetan, "ordenantza honek aukera ematen digu urian irisgarritasuna bermatzea eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzea".