GUREAN GAUR

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak beste 66 biktima aitortuko ditu, 49 torturatuak

Balorazio Batzordearen txostena aurkeztuko dute hilaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Justizia Batzordean. Asteartean ekitaldi bat egingo da Donostiako Kursaalean, aitorpen instituzional hori irudikatzek. Ekitaldi hori ekainaren amaieran egitekoa zen hasieran, baina, Jaurlaritzak atzeratu egin zuen. Aitortuko dituzten biktimen artean dago Joxi Zabala.