GUREAN GAUR

AHTrekiko desadostasunak Eusko Legebiltzarrean

AHTren Euskal Yaren eta Nafarroako linearen lotura nondik egingo den erabaki aurretik, zundaketa hidrogeolokikoak egiten ari dira eta behin emaitzak jasota, ekaina aldera aurreikusten da adostasun batera heltzea. Alderdien artean desadostasun handiak ikusten dira. Eusko Legebiltzarrean EAJ, PSE-EE eta PP tren azkarraren aldekoak dira; EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek AHTren proiektua baztertu eta tren sozialaren alde egin dute.