GUREAN GAUR

EH Bilduko alkateek herritarren bultzada eskatu dute larunbateko manifestaziorako

EH Bilduko Euskal Herriko zenbait alkatek koalizioak larunbatean Bilbon egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dute, Gasteizen egindako agerraldian. Euskal Herria eskubideak dituen nazioa dela azpimarratu dute eta herritarren laguntza eta bultzada beharrezkoa dela baieztatu dute. Lurralde ereduari buruzko eztabaidan, Euskal Herriak bere indarra erakusteko mobilizazioa burutzeko deia zabaldu dute. Horrez gain, alkateek eskubideak defendatzeko eta jendearen bizitza hobetzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, memoria duen nazio antifaxista bat eraikitzeko asmoarekin.