GUREAN GAUR

Paul Laka, Sortu: “Muguruzak eta Brouardek ordezkatzen duten proiektu politikoa bizirik dago”

Paul Laka Sortuko kidearekin hitz egin dugu Santi Brouard eta Josu Muguruza oroitzeko antolatu dituzten ekitaldiak hizpide. Nabarmendu du “erreparazioa” eta “aitortza” exijitzeko eguna dela azaroaren 20a: “Muguruzaren eta Brouarden aurkako erailketak ez dira inkontrolatu batzuen ekintza soilak, estatu aparatuek sostengatutako talde parapolizialek egin zuten, zirena zirelako”. Nabarmendu du “badela garaia Estatuak aitor dezan beren erabakia” izan zela, eta aitortza horren ondoren, erreparaziorako bidea jar dezan, “herri honen gatazka politikoa behingoz aitor dezaten eta konponbide demokratikoaren bidean jar dezaten”.

Era berean, nabarmendu du Muguruzak eta Brouardek ordezkatzen duten proiektu politikoa “bizirik” dagoela: “Memoria ariketa bat egitetik harago, aldarrikatu nahi dugu euren bideak bizirik jarraitzen duela”.