GUREAN GAUR

Euskal Herriko Neska* Gazteek A30eko greba feminista orokorrarekin bat egin dute

Euskal Herriko Neska* Gazteek zaintzak emakumeen ardura bilakatzen duen sistema zisheteropatriarkalaren aurka borrokatzeko Azaroaren 30eko greba feminista orokorrean parte hartzeko deia zabaldu dute. Soldatapean egindako zaintzen sistemaren prekarizazioa salatu dute, lan baldintza duinen aldeko borrokaren beharrezkotasuna nabarmenduz. Horrekin batera, ordaindu gabeko zaintzen ardura ere emakumeengan ipintzen dela azpimarratu dute. Bide batez, espazio mistoen politizazioa aldarrikatu dute ere, gizonezkoei ardurak hartzeko deia zabalduz. Hezkuntza, osasungintza eta sare publikoaren ahultzeak eragindako sistemaren prekarizazioak emakumeek bereziki pairatzen dutela salatu dute eta emakumeen bizitzen aurka antolatzen den sistemaren kontra borrokatzeko Azaroaren 30eko greban parte hartzera deitu dute.