GUREAN GAUR

Mugimendu feministak azaroaren 25ean egingo dituzten mobilizazioak iragarri ditu

Euskal Herriko Mugimendu feministak, azaroak 25ean Euskal Herriko hiri eta herrietan egingo dituzten mobilizazioak iragarri ditu:
- Bilbon, 18:00 Jesusen Bihotzatik
- Donostian, 12:00etan Bulebarretik
- Gasteizen 12:30etan San Anton plazatik
- Iruñean 18:00etan Gaztelu plazatik
- Baionan 17:00etan Askatasun plazatik

Horretaz gain, indarkeria matxista salatzeaz gain eta azaroaren 30eko greba feminista orokorrari so egiteaz gain, azken urte honetan izandako erailketen ondorioz, "besarkada bana eta babes osoa" eskaini die erailak izan diren emakume eta haurren senide eta lagunei.