GUREAN GAUR

Fantasiaz beterik, 265 ekitaldi eta 950 nobedade izango dira Durangoko Azokan

Aurtengo Durangoko Azoka mamitsua izango da, aktuala, bogan dauden joerak jasoko dituena. Guztira, 265 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Egitarauaren ezaugarri bi nabarmenduko dituzte: anitza eta gaztea. Anitza, askotariko estilo eta gaiak topatu ahal izango direlako. Gaztea izango da, inoiz baino jarduera gehiago izango direlako gazteek sortuak eta gazteentzat. Gazteei eskainiko zaie abenduaren 8ko eguna, Gazte Eztandaren bigarren edizioarekin.

257 erakusmahaitan banatuta, 170 partaide izango dira aurtengo azokan. Esanguratsua da musika produktuen hazkundea, iaz baino 38 ale gehiago izango direlako.

Herritarrei Durangoko Azokara hurbiltzeko deia egin die Gerediagako koordinatzaileak.