GUREAN GAUR

Gasteizko udalak bideozaintzarako 17 kamera instalatuko ditu hirigunean

Gasteizko udal gobernuak hirigunean 17 bideozaintzarako kamera instalatzeko kontratua esleitu berri du, 117.000 euroko prezioarekin. Kamerak hurrengo lau hilabeteetan zehar instalatuko dira hiriko hainbat kaleetan; besteak beste, Andre Mari Zuriaren plazan, Plaza Berrian edota San Frantzisko aldapan. Hauen bitartez udaltzaingoak erabili izan duen teknologiak jauzi kualitatibo handia emango duela argudiatu du udal gobernuak, bideo azterketa adimendua egiteko aukera egongo baita.

Hurrengo urteetan, udalak 100 kamera inguru instalatu nahi ditu. Bideozaintzarako kameren instalazioaren kontra agertu da GKS mugimendua. Asteburuan egindako manifestazioan kamerak kontrol sozialerako tresna baino ez direla salatu zuen. Udalbatza osatzen duten alderdi guztiei neurri autoritarioak ezartzea leporatu diete GKStik, hauen aurka borrokatzera deituz.