GUREAN GAUR

Pirinio Atlantikoko 1.700 etxalderi eragin die gaixotasun hemorragiko epizootikoak

Frantziako Nekazaritza ministroak azaroaren 2an iragarri zuen lagunduko ziela ukitutako abeltzainei, baina ordutik ez dute berririk, ez laguntzen modalitateei buruz, ez laguntzak jasotzeko datei buruz. Bestalde, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan laguntza berriak iragarri ditu Jaurlaritzak, haragitarako behi-ustiategiek dituzten zailtasun ekonomikoak arindu nahian. 64 € emango dira behi inude bakoitzeko, eta 73 € gizentzeko behi-buru bakoitzeko.