GUREAN GAUR

Ekologistak Martxan: “Elkarrekin egin behar diogu aurre krisi ekosozialari”

Txapu Martin Urreta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin hitz egin dugu, eragilearen 25. urteurrena hizpide hartuta. Nabarmendu du urte hauetan egindako lanaren balorazio “positiboa” egiten dutela, baina nabarmendu du lanean jarraitu behar dela gaur egungo “krisi ekosozialari” aurre egiteko.

Dio askotariko ertzak dituela krisi horrek, eta horietako batzuk direla biodibertsitatearen galera, materialen eskasia, krisi energetikoa edota larrialdi klimatikoa: “Horri guztiari elkarrekin egin behar diogu aurre, saretuz, eta gauzak txikitik egiten”.