GUREAN GAUR

'Badon' opera garaikidearen aurrestreinaldia egin dute Azpeitiko Soreasu antzokian

Opera garaikide bat da 'Badon'. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak. Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute 'Badon' unibertsoa.

Abenduaren 1ean estreinatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian, 19:30ean. Oraingoz, martxo amaiera arte ibiliko dira ikuskizuna taularatzen.