GUREAN GAUR

Urtzi Ugalde: "Uste genuena baino interes gehiago piztu du nodo berriaren irekierak"

Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio kooperatibak ateak ireki dizkio Nodo berriari ekitaldi mixto bat antolatuz. Gonbidatuen artean Ainara Maya idazleak bertaratu ezin izan duen arren, aurpegi ezagunak izan dira: Jon Gurrutxaga musikaria, La Basu rap abeslaria, Unai Iturriaga bertsolaria eta Unai Gaztelumendi marrazkilaria. Beste alde batetik trikitilariak, txalaparta, Boga garagardoa eta Sustraiak katering-az ere gozatzeko aukera izan dute bertaratutako guztiek.

Ekitaldiaz gozatzen 100 bat pertsona bildu dira. Bazkide eta bazkide ez direnen erronka berria elkarrekin ospatzeko aukera izanik.

Gonbidatuen esanetan, ez da musika ezta dantza "faltarik" izan. Urtzi Ugalde eta Amaia Oca, Izarkomeko kideek azaldu dutenez ekitaldiak "uste zutena" baino interes "gehiago piztu du" eta hurrengo urratsa, egunerokotasunean edukiz eta jendez betetzea izango da.