GUREAN GAUR

Indarkeria matxistarik gabeko bizitza aldarrikatu dute milaka pertsonak Euskal Herriko kaleetan

Emakumeek jasaten duten indarkeria matxista gaur egungo giza eskubideen urraketa hedatuenetako bat dela adierazi dute. Azpimarratu dutenez, datuek berez hitz egiten dute, baina ez dute errealitatea bere osotasunean islatzen. Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin bat egiteko deia egin dute.