GUREAN GAUR

Michelinek 176 langile kaleratuko ditu Euskal Herrian, 150 Gasteizen eta 26 Lasarten

Gasteizko Michelingo faktorian 150 langile kaleratuak izango dira ekoizpenaren beherakada dela eta. Horiekin batera, Lasarteko lantokian ere kanporaketak egongo dira, beste 26 langile hain zuzen. Azken hilabeteetan ekoizpenari moldatzeko doikuntzak burutu eta gero, taldeak hurrengo urterako dituen aurreikuspen txarrak direla eta langileak kaleratzea erabaki du. Era berean, Gasteizko lantegirako aurreikusitako inbertsioak murriztuko dira, esperotako 225 milioi eurotik 150 baino ez dira ailegatuko. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritzak erabakia beraiekin eztabaidatu gabe plazaratu egin du, haserrea sortu duena. Aurten egindako mobilizazioengatik zigortuak izaten ari direla baieztatu dute ere. Sindikatuek zuzendaritzarekin bilduko dira kaleratzeak nola izango diren zehazteko. Iragarri dutenez, ahal den neurrian borondatezko irteerak eta aurretiko erretiroen bitartez egiten saiatuko dira.